Informazioa

Jarri gurekin harremanetan. Zure galderei, iruzkin, iradokizunak ahalik eta lasterren erantzungo diegu.

(*) Nahitaez bete beharreko eremuak

Matrikula berritzea 2024-2025

2024-2025 ikasturteko matrikula berritzeko garaia iritsi da,  hurrengo urtean musika-prestakuntzarekin jarraitu ahal izateko. Epe hori maiatzaren 2an hasi eta 2024ko maiatzaren 12an bukatuko da.

Iaz bezala, berritze-prozesua gure webgunean egongo den formulario baten bidez  egingo da (ikasle bakoitzeko formulario bat). Formulariora gure webgunearen hasierako orritik sartu ahalko zarete, edo jarraian dagoen estekan klikatuz.

 

Formularioa bete ondoren, mezu automatiko bat jasoko duzue posta elektroniko bidez, matrikula egin duzula baieztatzeko (egiaztatu spam atala).

Matrikula 3 kuotatan ordainduko da (kontuan zordunduta): % 40 ekaina amaieran, % 40 iraila amaieran eta % 20 2023ko azaro amaieran. Matrikula berritzea behin betikoa izan dadin, aurreko urteko ordainketak egunean izan beharko dira.

Matrikula berritzeak prezio publikoa osorik ordaintzeko konpromisoa dakar. Ezinbesteko arrazoiengatik izan ezik, ez da itzuliko matrikularen zenbatekoa, eta zorra mantenduko da ordaindu arte. Itzulketa partzial edo osoak egotekotan, ikasleek ezingo dute Musika Eskolan jarraitu.

Formularioan Musika Hizkuntzako 5. mailan matrikulatzeko aukera emango da. Taldekako irakasgaiei dagokionez,  matrikulazioa barne-mailan egingo da, ikasle bakoitzaren tutoreak erabakitzen baitu.

Urtero bezala, ekainaren amaieran musika-hizkuntzako behin behineko  zerrendak argitaratuko dira eta taldea aldatzeko epea emango da. Aurten, Datuak Babesteko Legea betez, zerrendetan ez da izen-abizenik agertuko. Ikasle bakoitzak iaz bidali genion kodearekin identifikatu beharko da.